Zer da Bilbao Kirolak

Maila publikotik Bilboko kirolaren garapenaz arduratzen den erakundea da Bilbao Kirolak. Hainbat jarduera egiten ditu, besteak beste, kiroldegiak, Casilla pabilioia eta Bilbao Arena, ikastaroak, udalekuak, kirol ekitaldiak, diru laguntzak eta abarrak kudeatzea.

2010ean inoiz baino abonatu gehiago izan ditugu eta inoiz baino jende gehiagok parte hartu du ikastaroren batean. Hala, Bilboko biztanleriaren ia laurdena gure zerbitzuen abonatua da (88.000 pertsona), eta 135.000 lagun baino gehiagok parte hartzen du ikastaroren batean.

Bilbao Kirolaken administrazio kontseiluaren osaera honakoa da:

  • Ohorezko presidentea: Alkate txit prestua
  • Benetako presidentea: Sabin Anuzita Pomposo
  • Presidenteordea: Pablo Angel Ruíz de Gordejuela Urquijo
  • Zuzendari nagusia: Jose Luis Escondrillas Santamaría
  • Aholkulariak: Jose Miguel García de Cortázar Montes, Luis Hermosa Santamaría, Ibon Cabo Itoiz, Gregorio José Zurro Tobajas, Ibone Bengoetxea Otaolea, Eduardo Maíz Olazabalaga, Jose Luis Sabas Olabarría
  • Idazkaria: Ana Aseguinolaza Berazadi