Datuen babesa
Bilbao Kirolak konfidentzialtasun osoz tratatzen ditu web orriaren bitartez eskatzen diren izaera pertsonaleko datuak eta datu horien segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartzen ditu, bai teknikoak, bai antolamenduari buruzkoak.
Erabiltzaileek izaera pertsonaleko datuak ematen badituzte, web orri honetan jasotako datuak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen dituen helburu, modu, mugapen eta eskubideen arabera erabiliko dira. Erabiltzaileek emandako datuak Bilbao Kirolak erakundearen ardura peko datu-pertsonalen artxiboetan sartu eta konfidentzialtasun osoz gordeko dira.
Izaera pertsonaleko datuak ematen dituzten erabiltzaileek baimena ematen dute datu horiek Bilbao Kirolak erakundearen ardura peko datu-pertsonalen fitxategietan sartzeko, bai eta datu horiek estatistika-, merkataritza- eta pertsonalizazio-helburuetarako nahiz bere helburu sozialaren beste jarduera batzuetarako soilik erabiltzeko ere. Halaber, Bilbao Kirolak erakundeari baimena ematen diote datuak atera eta gordetzeko eta marketin-ikerketak egiteko, eskaintzak profil zehatz batera egokitu ahal ditzan. Aipatutako erakundeak gorde ahal izango ditu datu horiek eta horietatik eratorritakoak erabiltzailearekin harremana amaitu ondoren lege-betebeharrak betetzeko.
Jasotako datuak bildu ziren helburuetarako ez beste batzuetarako erabili ahal izateko interesdunen baimena behar da. Beste helburu horretarako beren datuak erabiltzea debeka dezakete interesdunek.
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, www.bilbaokirolak.com web orriko erabiltzaileek datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak egikaritu ditzakete uneoro. Idatziz eskatu beharko dute. Horretarako, bi aukera dituzte: bata, Pertsona, Aurrekontu eta Antolakuntza alorrera (Uribitarte kalea, 1. 48001, Bilbo) gutuna bidaltzea, eta, bestea, pdatos@bilbaokirolak.com web orriaren bitartez jakinaraztea.
Datuak biltzerakoan, datu horiek ematea borondatezkoa edo nahitaezkoa den adieraziko da. Eskatutako datuak nahitaezkoak badira eta interesdunak ez baditu ematen, ezingo du zerbitzua eskuratu. Halaber, borondatezko datuak eman ahal izango dira, eskaintzen diren zerbitzuak hobetzeko.
www.bilbaokirolak.com web orrian sartzean baliteke cookie-ak erabili behar izatea. Cookie-ak informazio kopuru txikiak dira, iraupen mugatua dutenak. Erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean gordetzen dira, zerbitzariak informazioa gogora dezan. Informazio hori, inplementatu duen zerbitzariak baino ez du irakurriko. Web orri honetan nabigatzeko prozedurak, beste edozein web orrirenak bezalaxe, sarbide-hornitzaileak saio horretarako emandako IP helbidea uzten du «aztarna» gisa. Esandako IP helbidearen erregistroak barruko erabileretarako baino ez du balio, esaterako, web orriaren sarbide estatistiketarako. Erabiltzaile beraren IP helbidea aldatu egiten da interneteko konexio batetik bestera. Hortaz, ezin da antzeman erabiltzaile jakin baten nabigazio «ohiturarik» web orri honetako orrietan zehar.