Erabilera baldintzak eta copyrighta
www.bilbaokirolak.com web orrian sartzeak jarraian azaltzen diren termino eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar:
Web orrira sartzea erabiltzailearen erantzukizuna baino ez da, eta sartzeak ez du esan nahi erabiltzaile horren eta Bilbao Kirolak elkartearen artean merkataritza harremanik dagoenik.
www.bilbaokirolak.com web orrira sartzeak eta web orrian zehar nabigatzeak bertan jasotzen diren lege oharrak, baldintzak eta terminoak ezagutzea eta onartzea dakar.
www.bilbaokirolak.com web orrian argitaratutako zerbitzu-deskribapenak eta gainerako informazioak indarrean egongo dira azken eguneratzetik aurrera, eta erabiltzaileentzako sarrera moduko bat izango dira. Produktuei, zerbitzuei eta orrietan jasotako edozein motako informazioari egingo diete erreferentzia. Bilbao Kirolak erakundeak web orri honetako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatu dezake egoki deritzonean, aurrez jakinarazi beharrik izan gabe.
Bilbao Kirolak erakundeak hala identifikatuta ez dagoen jakinarazpen komertzialik ez bidaltzeko konpromisoa hartzen du, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeari jarraiki.
Web orri hau eta bertan jasotzen diren edukiak jabetza intelektualari buruzko legeen babespean daude. Web orriko edukiak erabiltzaile-terminaletara deskarga daitezke, baldin eta erabilera pribaturako badira eta ez badute helburu komertzialik. Hirugarrenek ezingo dituzte eduki horiek ez ustiatu, ez kopiatu, ez banatu, ez aldatu, ez publikoki jakinarazi, ez laga ez eraldatu helburu publiko edo komertzialekin.
www.bilbaokirolak.com web orrira sartzeak ez die erabiltzaileei edukien jabetza intelektualaren eskubideen gaineko eskubide edo titulartasunik ematen.
www.bilbaokirolak.com web orria edo erator litezkeen harreman guztiak arautzen dituzten termino eta baldintzak Espainiako legeriaren babespean daude. Web orri honetara sartzearen edo berau erabiltzearen ondorioz eztabaidarik egongo balitz, Espainiako auzitegien jurisdikzioa aplikatuko litzateke. Web orri honetako edukiak Bilbao Kirolak erakundeak prestatu eta sartu ditu eta barneko zein kanpoko iturriak erabili ditu horiek osatzeko. Hala, barneko informazioarekin osatu diren edukien erantzule baino ez da izango.