Emakumezkoen II. padel express txapelketaren araudia

Osteguna, 2012/02/16

Jarduera:
Padela
Instalazioa:
San Inazio
Emakumezkoen II. padel express txapelketaren araudia
Bilbao Kirolak erakundeak padela dinamizatzeko programarekin jarraitzen du, eta emakumezkoen 2. Padel Express Txapelketa aurkezten dizue. Otsailaren 25ean jokatuko da San Inazioko kiroldegian. Har ezazu parte!

Nahitaez izan behar da Bilbao Kirolak erakundearen abonatua.

Egun bakar batean jokatuko da, 14:00etatik 19:00etara bitartean.

Izen-emateak otsailaren 17tik aurrera egin ahal izango dira, eta izena ematen duten lehenengo 12ek hartuko dute parte txapelketan.

Txapelketan parte hartzeko prezioa 10 eurokoa da parte-hartzaile bakoitzeko (20 euro bikoteko). Izen-emateak eskubidea ematen du San Inazioko kiroldegiko estalkirik gabeko pistetan 2 padel ordu dohainik egiteko, abonatuak aukeratutako egun eta orduetan.

Sariak izango dira finalerdietara eta finalera heltzen direnentzat. Kontsulta ezazu: araudia